"Shamaanin tie" errealitate bihurtuz

November 30, 2009 por Leonardo09   comments (0)

Iritsi da jada. Bideokliparen grabaketa astean barrena sartu gara. Duela hilabete pasata eskaini ziguten lana. "Zer iruditzen zaizue Finaldiako abeslari baten bideoklipa produzitzea?". Guk baiezkoa eman genuen bi aldiz pentsatu gabe, eta jada iritsi da grabaketa gauzatzeko astea. Kokalekua: Kaukajarvi lakua. Zer esan nahi duen horrek? Abenduko lehen astea dela kontuan izanik, eta hemengo neguan 0 gradu azpitik ibiltzen dela jakinik, erropaz lepo joan beharko dugula! Ilusio handiz ekin diogu proiektu honi, eta lehenago musika bideorik gauzatzeko aukerarik izan ez dugunez, esperientzia honetatik ikasteko aukera izango dugu.

Prest dugu material guztia, edo behintzat gehiena. Eta filmaketa batek eskatzen dituen pausu gehienak ere loturik ditugu. Abeslariarekin, Lounarekin milaka bilera egin ditugu, grabaketan parte hartuko duten dantzariak ere ezagutu ditugu. Eguraldiaren iragarpena begiratu dugu, eta dirudienez, hotzaz ez gara libratuko, bai baina euriaz! Eta hori izan dezakegun berririk hoberena da!

Izenburuan agertzen den bezala, gure proiektua, "Shamaanin tie" (abestiaren izena) errealitate bihurtuko dugu aste honetan. Beraz, egun luze eta neketsuak espero ditugu. Baina gure lanak bere fruitua izango duela espero dugu.

Azken lerro hauek idatzi eta buru belarri ekingo diogu berriro proiektuari. Alboan dauzkagun storyboard eta planning-a berrikusi eta ordutegiak finkatu behar ditugu eta! Moi moi!